Bilera arratsaldeko 18:00etan izango da Udaletxean.
ELORRIO | Kurutziagako biribilgunearen proiektua idatzi zuen taldearekin lehen bilera egin ondoren, eta lehen bilera horretara joan ziren elorriarrek egindako ekarpenak eta iritziak jaso ondoren, biribilgunearen diseinua zehaztuta dago.
Datorren ekainaren 25ean, 18:00etan, Udaletxean, proiektuaren alderdi guztien berri emango da. Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu aurkezpenera, elorriar guztiei, batez ere inguruko herritarrei, eragiten dien proiektua baita: “Horregatik, zuen laguntza garrantzitsua da, anbizio handiko obra honen ezaugarriak eta xehetasunak ezagutuko baitituzue”, dio Maria Herrerok, Udaleko Hirigintza arloko arduradunak.