DAFAk parte hartzera deitu du gaur arratsaldeko 19:00etan Andra Marin

DURANGO | DAFA, Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako Durangon, joan den larunbat goizaldean salatutako eraso sexista gaitzesteko. Mobilizazioa 19:00etan izango da Andra Marin, elkarteak jakitera eman duenez.
Gertakariak larunbat goizaldean izan ziren, eta 19 eta 45 urteko bi pertsona atxilotu zituzten. Atzo aske geratu ziren, epaitegian deklaratu ondoren.