Bere zenbakia, 72.840, ia bat dator EL Gordoren zenbakiarekin, 72.480 eta bere azken hiru digituak hirugarren sariarekin, 11.840, 14.400 euro utziz guztira
DURANGO | “Lo que es la suerte”, horrela baloratzen zuten Larrasoloeta Xake Taldeak jokatzen zuten kopurua aurtengo El Gordo zenbakiarekin ia bat zetorrela. “72.840 jokatu genuen eta lehen saria 72.480 zenbakiarentzat izan da”, aitortu dute gaur goizean loteriaren zozketaren ostean.
Guztira 2.400 euro saldu dituzte. Baina bere zenbakia lehen sariarekin ia bat etortzeaz gain, hirugarren sariaren azken hiru digituak ere, 11.840 zenbakia bat dator klub durangarrak jokatu duen zenbakiarekin, 72.480 zenbakiarekin. Horregatik guztiagatik, parte hartze bakoitzeko lau euro jokatu dituen pertsona bakoitzak 24 euro kobratuko ditu. Guztira, loteriak 14.400 euro utzi ditu Durangon, lehenengo kalkuluen arabera.
Klub durangarraren 40. urteurreneko albiste zoragarria. Jakinarazi dutenez, urtarriletik aurrera kobratu ahal izango da loteria, Landako kiroldegiaren beheko aldean duen bulegoan.