DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Eguzkia eta 30 gradu baino gehiago aste honetan Durangaldean

Ez dira baztertzen ekaitzak astearen erdialdean

Bihartik aurrera tenperaturak 30 gradutik gorakoak izango dira GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Udan sartu eta egun batzuetara (ekainaren 21ean izango da, 22:24an), Durangaldeak eguzki eta bero egun biziak biziko ditu, eta egun askotako maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira.

Astelehena, ia 30 gradu

Astelehenean eguzkia izango da jaun eta jabe eta tenperaturak gora egingo du. Barnealdeko tenperatura maximoak nabarmen igo eta zenbait lekutan 30 ºC ingurukoak izango dira; kostaldekoak baxuagoak izango dira, 23 eta 25 ºC artekoak. Zerua hodei gutxirekin egongo da orokorrean; goizean goiz kostaldean behe-hodei batzuk ager daitezke, arratsaldetik aurrera barnealdean bero-hodeiak garatuko dira. Haizea aldakor ibiliko da, goizetik aurrera ekialdekoa nagusi; gauean haizea hegoaldetik finkatuko da.

Martitzena, 30 gradu baino gehiago

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top