DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Eguraldi freskoa, euritsua eta ekaitzak izan daitezke astea hasteko

Tenperaturak 20 gradu ingurukoak izango dira aste osoan zehar

Aste honetarako aurreikusitako eguraldia GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Bero handiko egunen ondoren, tenperaturak udaberrikoak izango dira berriro, aste osoan zehar 20 gradu ingurukoak. Gainera, hodeiak ugariak izango dira, eta euria eta ekaitzak izan litezke gaur, astelehena, eta abisu horia aktibatuko da arratsaldeko seietatik aurrera.

Astelehena, freskoa

Astea eguraldi fresko eta euritsuarekin hasiko dugu. Astelehenean zeru estaliak nagusituko dira. Euria egingo du egunean zehar, batzuetan ekaitzarekin, batez ere ekialdean. Egunaren amaiera aldera, prezipitazioek indarra galduko dute. Tenperaturak jaisten jarraituko du, eta Nafarroan nabarmenago egingo du behera; maximoak, oro har, 20 gradutik beherakoak izango dira.

Ekaitzen arriskua egongo da egun osan zehar

Asteartea, hezea

Asteartean giro heze eta freskoarekin jarraituko dugu. Iparraldean oso estalita egongo da egunean zehar eta euri txikia egingo du. Hegoaldetik euria botako du batez ere arratsaldeko orduetan, eta ekaitz moduan egin dezake. Egunaren amaieran prezipitazioak arintzea espero da. Iparraldeko haizeak tenperatura motzetan mantenduko du garai hartan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top