DOT Durangaldea

Durangoko Udalak garbiketa zerbitzua indartuko du Durangoko Azoka dela eta

Edukiontzi gehigarriak jarriko dira, garbiketarako pertsonala indartuko da eta makineria gehigarria erabiliko da

Garbiketa zerbitzua indartuko du, Durangoko Udalak

DURANGO | Durangoko Udalak, abenduaren 5, 6, 7 eta 8an, garbiketa zerbitzua indartuko du, Durangoko Azoka ospakizunaren testuinguruan hirian espero den jende kopuruaren gorakadaren aurrean. Helburua, hiriko espazio publikoak garbi eta egoera onean mantentzea da, herritar eta bisitari guztientzat.

Hondakinak kudeatzeko eta Durangok jasangarritasunaren alde egiten duen apustua indartzeko, edukiontzi gehigarriak jarriko dira toki estrategikoetan, hala nola Landako inguruan, Plateruena atzean eta Landako Gunea zein Ibaizabal parke inguruko guneetan.

Garbiketa zerbitzuko baliabideak honako hauek izango dira:

Ekipamenduak eta makineria:

  • 2 baldeadora (normalan bat erabiltzen da).
  • 4 garbiketa makina.
  • 2 kamioi atzeko bilketa sistema.

Pertsonala:

  • Eguneko txandan, 10 langile, batzuk karroekin eta beste batzuk Goupil ibilgailuekin.
  • Arratsaldeko txandan, bi langile gehiago gehituko dira.
  • Gauean, bi kamioik arduratuko dira hondakinen bilketaz.
  • Lanaren jarraipena egingo duen arduradun bat egongo da.

Udalak herritar zein bisitariei arduraz jokatzeko deia egiten die, jasangarritasuna sustatzeko eta hondakin gutxi sortzeko.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top