DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko jai herrikoiak mehatxupean, Pantxika Kultur Elkartearen arabera

14 eragilek osatutako kolektiboak Udalaren oztopoek jai herrikoi eta askea kolokan uzten dutela salatu du

Pantxike Kultur Elkartea osatzen duten 14 eragileak Santa Anan

DURANGO | Durangoko Pantxika Kultur Elkarteak Durangoko Udalak jai herrikoiak antolatzeko orduan zailtasunak eragiten dizkiela salatu du. Elkarteko eragileek ohar baten bidez azaldu dute urte asko daramatzatela Durangoko jaiei “ekarpen esanguratsua” egiten, diru irabazi asmorik gabe, betiere elkarteko eragile ezberdinetako boluntarioen lanaren bidez.

Ildo berean, jai eredu herrikoi, euskaldun, aske, feminista eta inklusibo baten alde jarduten dutenez, txosnak funtsezkoak direla nabarmendu dute eragileek: “finantzaketa hori gabe, eragile askoren jarduna kolokan geratzen da”.

Hala ere, azken urteetan ordutegi murrizketak, traba burokratiko eta teknikoak, dirulaguntza urria eta propaganda politikoa egiteagatik isunak jaso dituztela salatu dute. Hori guztia, elkartearen arabera, arrazoi teknikoak izatetik urruti, udal-gobernuak beren-beregi hartutako erabakia politikoak dira, “jai herrikoien eta eskubide politikoen aurkakoak”.

Azkenik, elkarteak Udalari eskatu dio “antolatzeko eskubidea errespetatu” eta datozen San Faustoko Jaietara begira oztoporik ez jartzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top