Gainera desgaitasuna duten adingabeentzako tratamenduak finantzatzeko laguntzen lerro berria jarri du abian Udalak

DURANGO | Udalak Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Eguna dela eta, jardueren programa aurkeztu du gaur. Aurkezpenaren prentsaurrekoan, Jesica Ruiz Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Monika Salgueiro psikologoa izan dira, zeinak antolatutako jardueren esparruan, suizidioaz prebentzioaren, babesaren eta laguntzaren ikuspegitik hitz egitearen garrantzia aztertuko duen.
“Durangoko Udaletik gizarte konprometituago, enpatikoago eta zaintzaileago baterantz aurrera egiten jarraitu nahi dugu. Alde batetik, suizidioa bezalako errealitate delikatu bati ikusgarritasuna ematearen alde egiten dugu, erantzukizunez, taburik gabe eta entzuteko eta prebenitzeko espazioekin jorratuz”.
Errealitate sozial hori ikusarazteko eta babes komunitarioko sareak indartzeko, Durangok bat egiten du Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Egunarekin, irailaren 10etik 27ra luzatuko den jarduera programa batekin. Programa hau ‘Aidatu: suizidioaren laguntza eta prebentzioa’ erakundearekin batera antolatuta dago.
“Suizidioa gai tabua da oraindik, eta isiltasun hori hautsi behar dugu. Horri buruz hitz egitea prebenitzea da ”, adierazi du Salgueirok, krisian esku hartzeko espezialista eta EHUko irakasleak.
Aurreikusitako programazioan honako jarduera hauek sartzen dira:
- Irailak 10 (11:00): Adierazpen instituzionalaren irakurketa Otamotzena parkean, horiz jantziko dena Durangoko ehule taldeen laguntzari esker.
- Irailak 23 (18:15): “Bizitzeko lagundu: adinekoen suizidioaren prebentzioa” hitzaldia, Lorena Martín osasun psikologo orokorraren eskutik. Adinekoen Udal Zentroan izango da (Astarloa, 1 – 2. solairua).
- Irailak 27 (11:00): Zineforuma Zugaza Zineman, Jon Sistiagaren “Tabú: y final, la muerte… fuga” dokumentalaren proiekzioarekin, eta ondoren Lorena Martín eta Monika Salgueiro psikologoekin solasaldia.
- Irailaren 10etik aurrera: Suizidioaren prebentzioari buruzko mahai tematikoa Bizenta Mogel Liburutegian, dibulgazio eta literatur materialekin herritarren eskura.
Udalak gogorarazi du, ekintza horiez gain, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzako arreta eta laguntza baliabide ugari daudela, hala nola Estatuko 024 “Bizitzari Deitzen” telefonoa, Osakidetzako Osasun Kontseilua (900 20 30 50), edo psikobonoen udal kanpaina, diruz lagundutako arreta psikologikoa jasotzeko aukera ematen duena.
Laguntzak
Durangoko Udalak desgaitasunen bat duten adingabeei zuzendutako diru-laguntzen deialdi berria jarri du abian lehenengoz. Desgaitasuna duten 6 eta 18 urte bitarteko adingabeei zuzendutako tratamendu eta programetarako diru-laguntzen deialdi bat da, 20.000 euroko hasierako zuzkidurarekin.
“Desgaitasunen bat duten adingabeei bereziki zuzendutako laguntza batzuk jarri ditugu abian lehen aldiz, familiei laguntzeko, haien garapena eta autonomia erraztuko duten tratamenduetarako sarbidea hain funtsezkoa den eremu batean” nabarmendu du Jesica Ruizek, Ongizate zinegotziak.
Laguntza honen helburua da udalerriko desgaitasun fisiko, psikosozial, kognitibo edo sentsoriala duten adingabeen bizi-kalitatea, autonomia eta familia-, eskola- eta gizarte-integrazioa hobetzea ahalbidetuko duten tratamendu terapeutikoen kostuaren zati bat ordaintzea.
Laguntzek tratamenduaren kostuaren % 80 ere estali ahal izango dute, betiere horretarako legezko gaikuntza duten zentro edo erakunde espezializatuetan egiten badira.
Laguntza horiek jaso ahal izateko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 6 eta 18 urte bitartean izatea eta % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izatea, Bizkaiko Foru Aldundiak emana.
- Durangon erroldatuta egotea eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez, etenik gabe.
- Legez gaitutako erakundeetan tratamendu terapeutikoak jasotzen aritzea.
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31ra arte egonen da zabalik. Eskabideak Durangoko Udaleko erregistro orokorrean edo www.durango.eus egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira. www.durango.eus webgunean eskuragarri dauden oinarriak.