Aurrekontua azpiegituretara 177.493 euro, kontzertu eta emanaldietara 125.116 euro bideratu zen
DURANGO | Durangoko Udalak 2025eko San Fausto jaiak antolatzeko erabilitako aurrekontuaren banaketa argitaratu du. Guztira, 443.594 euroko gastua egin zen.
Partidarik garrantzitsuenetako bat azpiegiturara eta baliabide materialetara bideratutakoa izan zen, 177.493 euroko guztizko zenbatekoarekin. Horietatik, 136.506,77 euro azpiegitura teknikoetan erabili ziren, 32.412,82 euro langilerian eta beharrezko materialean, eta 8.573,41 euro programak eta kartel informatiboak egiteko.
Bestalde, musika eta dantza, jaien ardatz nagusiak, 125.115,90 euroko gastua izan zuten. Horien artean, 94.586,90 euro Ezkurdiko kontzertuetarako bideratu ziren, eta 30.529 euro beste musika- eta dantza-emanaldi batzuetarako.
Halaber, 23.414,68 euro kaleko animazio-jardueretarako erabili ziren, eta 20.930,99 euro haur eta gazteei zuzendutako proposamenetarako. Gainera, 17.138,95 euro Durangoko auzoetan jai-jarduerak bultzatzeko aurreikusi ziren, eta 2.190 euro kirol-jardueretarako.
Egile-eskubideen fakturazioak (SGAE eta AGEDI) 7.671,64 euroko kostua izan zuen, eta jaien koordinazioak, Jai Batzordearen bidez, 624,05 euroko gastua.
Azkenik, jarduera tradizionalek 69.014,79 euroko partida izan zuten. Horietatik, 41.783,40 euro “Zezenak dira” ikuskizunetarako erabili ziren, eta 27.231,39 euro beste hainbat jardueratarako, hala nola artopila, txalaparta, su artifizialak, lehiaketa gastronomikoak eta beste herri-ekintza batzuk.


