Saioa 12:00etan izango da, Ezkurdi plazan; bertan, Josepa Kale-Kale taldeak parte hartuko du, eta Andraguneko emakumeek emango diote amaiera berezia
Saioa 12etan hasiko da Ezkurdin
DURANGO | Datorren larunbatean, maiatzak 31, Durango Kantari ekimenaren edizio berri bat ospatuko da Durangon. Hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da Ezkurdi plazan, eta oraingoan Josepa Kale-Kale taldeak hartuko du parte.
Saio hau berezia izango da; izan ere, ohiko egitaraua amaitzean, Jabekuntza Eskolaren baitan antolatzen den ‘Gozatu kantatzen’ ikastaroko emakume taldeak bi abesti eskainiko ditu topaketari amaiera emateko: Alarma Morea taldearen ‘Ez beti da ez’ eta Haize Arrosa taldearen ‘Durangak’ abestiak.
Udalak herritarrak saio berri honekin bat egitera, abestera eta gozatzera gonbidatzen ditu. Parte hartzea errazteko, Durango Kantari-ren kantutegia udalaren webgunetik (www.durango.eus) edo ekitaldiko karteletan aurki daitekeen QR kodearen bidez eskuratu daiteke.