Zauritua ospitale batera eraman dute, hainbat ebakirekin

DURANGO | Ertzaintzako agenteek 51 urteko gizon bat atxilotuzuten atzo, igandea, goizaldean Durangon, ustez arma zuriz lesioak egiteagatik, borroka batean pisukideari labanaz eraso egiteagatik. Zauritua ospitale batera eraman dute, hainbat ebakirekin.
Goizaldeko hamabi eta erdiak baino lehentxeago, Ertzaintzaren presentzia eskatu zuten Durangoko etxebizitza batean. Adierazi zutenez, liskarra izan zen bertan bizi direnen artean, eta pertsona bat zauritu zen. Inguruan zaintza-lanak egiten ari zen herritarren babeserako patruila bat berehala bertaratu zen, eta egiaztatu zuten etxeko bizilagun batek sukaldeko aizto batekin eraso egin ziola beste bati eztabaidan ari zirela.
Biktimak hainbat ebaki zituen eskuetan eta aurpegian, besteak beste, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten. Jarraian, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, zaurien egilea atxilotu zuten, arma zuriz egindako lesio-delitu bat egotzita. Etxebizitzako sukaldean aurkitu zuten erasotzaileak ustez erabilitako labana, eta odol arrastoak zituen.
Ondoren, ertzain-etxera eraman zuten atxilotua, beharrezko eginbideekin jarraitzeko eta, ondoren, epailearen esku uzteko.