DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Dendak Baik casting bat antolatu du Durango Fashion Gauerako

Hau irailaren 9an, asteartea, izango da, 17:00etatik 19:00etara Durangoko Andra Mari elizpean

Desfilea irailaren 26an izango da

DURANGO | Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak, Dendak Bai, Durango Fashion Gaua desfilearen zazpigarren edizioaren prestakizunekin hasi da, zein irailaren 26an, ostirala, 20:30etan izango da Andra Mari elizpean.

Bi urtean behin ospatzen den ekitaldi honetan herriko saltoki desberdinek udazkennegu denboraldirako proposamenak aurkeztuz hartzen dute parte.

Desfile handiaren aurretik, edizio honetan modelo gisa parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko casting ireki bat antolatu da. Hau irailaren 9an, asteartea, izango da, 17:00etatik 19:00etara Durangoko Andra Mari elizpean.

Ekitaldiaren helburua, aniztasunaren, hurbiltasunaren eta tokiko talentuaren aldeko apustua egiten duen pasarela baten bidez, herritarren parte-hartzea sustatzea eta tokiko merkataritzari ikusgarritasuna ematea da. Horregatik, castingera aurkezteko baldintza bakarra 18 urte baino gehiago izatea da.

Durango Fashion Gaua Durangoko kaleak modaz, sormenez eta herriko giroz betetzen dituen ezinbesteko hitzordua bihurtu da. Herriko kultur egutegiaren parte den ekitaldi bat.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top