DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Dena prest Atxondoko Santixako jaiei hasiera emateko bariku honetan

Goizean “Andasto” dantza taldearen saioaren ostean txopoa jasoko da

Jaiak bariku honetan hasiko dira

ATXONDO | Atxondo jai giroan murgilduko da berriro uztaileko datorren asteburuan, Santixako jaiek ekitaldi eta ospakizunen egitarau zabala eskaini dute. Aurten ere, programak adin eta gustu guztietarako aukera paregabeak jasotzen ditu

Barikua, Santixau Eguna

  • 11:30: Meza nagusia, eta jarraian Atxondoko “Andasto” dantza taldea plazan.

  • Dantza saioaren ostean: Txopo apainketa eta jasotzea, eta eguerdian porra txapelketa.

  • 17:00: Briska txapelketaren hasiera eta umeentzako jolasak.

  • 19:00: Patata zuritzeko eta tortilla onenaren txapelketak; tortilla irabazlearentzat sari berezia eta bazkarirako bi lagunentzako gonbidapena.

  • 20:00: DJ Lamikizen musika saioa eta afari musikatua.

Zapatua

  • Eguerdia: Paella txapelketa (oilaskoarekin), talde bakoitzak bere osagaiak ekarri behar ditu.

  • 13:00: Igel txapelketa.

  • Herri bazkaria: Gerturatutakoek bertan afaldu ahal izango dute; Jai batzordekoek ogia, kafea eta mahai tresnak jarriko dituzte.

  • Egun osoan zehar: Euskal musika, Valdes eta Hektor Folk taldearen eskutik.

  • Bazkari ostean: Bingoa.

  • 19:00: Mus txapelketaren hasiera.

Domeka

  • 11:30: Meza.

  • Ondoren: Saiheski pintxoak Gernikako piperrak lagun salmentan.

  • 13:00: Mus eta briska txapelketen amaiera.

  • 14:30: Jai amaiera eta otzara eder baten zozketa.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top