DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Bi egun jarraian anbulantziarik gabe Durangon

Durangaldean egoera hori “inoiz” bizi izan ez dela salatu dute

Anbulantziarik gabeko bigarren eguna Durangon
Anbulantziarik gabeko bigarren eguna Durangon

DURANGO | Anbulantziarik gabeko bigarren eguna jarraian Durangaldean. Langile falta dela eta, atzotik Durangok ez du La Pau SCCL enpresa esleipendunak eskaintzen duen zerbitzu mediko hori.

Atzo, ostirala, ez zen zerbitzurik egon egun osoan, gaur gauean gidaria bakarrik egon da eta gaur goizean teknikaria bidali dute Basaurira, erizaintzako langilerik ez zegoelako Durangoko zerbitzua betetzeko. Hau da, bigarren egunean jarraian anbulantziarik gabe herrian. «Zerbitzutik kanpo dago langile faltagatik. Durango, Abadino, Apata, Elorrio, Berriz eta Zaldibarren zerbitzua ematen duen anbulantzia. Gainera, erizaintzako bizi-euskarri aurreratua da. LA PAU enpresa ez dago anbulantzia estaltzeko langileen bila, eta zerbitzutik kanpo uzten du. Hori bai, Bilboko jaiak estaltzeko jendea badago», salatu dute.

Salatu dute enpresa horrek hartu zuela Eusko Jaurlaritzak 2023ko abuztuan lizitatutako anbulantzia-zerbitzuaren kudeaketa, eta “inoiz” ez zela horrelakorik gertatu. “Onartezina” iruditzen zaie eskualde osoa zerbitzurik gabe uztea langile faltagatik. Dauden baliabide apurrak Aste Nagusia betetzera bideratzen dira. “Gainera, jendeak ez ditu aparteko orduak egin nahi, ez dituztelako ordaintzen eta aparteko orduak zor dizkietelako”, salatu dute.

Durangaldeak aurrekaririk gabeko egoera bizi du bihar arte, egoera berrezartzea espero baita.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top