Tenperatura altuengatiko abisuek indarrean jarraituko dute, gaur berriro 35 gradutik gora

EGURALDIA | Bero handiak protagonista izaten jarraituko du aste osoan zehar Durangaldean. Astearterako hodeiak espero dira, tantaren bat agian, baina garrantzirik gabe. Asteazkenean beroa ez da hain itogarria izango, baina asteburuari begira tenperaturak gora egingo du berriro.
Astelehena, bero asko
Gaur beroa itogarria izango da. Maximoak 35 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldearen zati handi batean, eta kostaldean 31-33 ºC-ren bueltan ibiliko dira; hegoaldean eta Ebro ibarrean, berriz, 40 ºC-ra iritsi daitezke. Zerua hodei gutxirekin egongo da, eta barnealdean bero-hodeiak garatuko dira arratsaldean eta zaparradaren bat bota dezake. Goizean hego-osagaiko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da, lehengo kostaldean eta gero gainerakoan.
Martitzena, bero gutxiago
Asteartean ez dugu aldaketa handirik ikusiko. Beroa izango da protagonista nagusia; graduren bat jaitsi badaiteke ere, maximoak barnealde osoan 35 eta 38 ºC artean ibiliko dira. Kostaldean 30-32 ºC artekoak izango dira beroenak. Zeruan, hodei gutxi, bero-hodeiak garatuko dira arratsaldean, eta zaparradak bota ditzake, batez ere barnealdean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da.