Euskalmetek abisu horia ezarriko du Durangaldean tenperatura altuengatik

EGURALDIA | Ostegunean tenperatura are gehiago igoko da eta maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira ia denean; Kantauri isurialdearen barnealdean 35 eta 38 ºC artekoak izango dira altuenak, batez ere ipar-mendebaldean. Hegoaldeko haizea bizi ibiliko da, batez ere Araba eta Nafarroaren arteko mugan, bolada oso gogor batzuekin. Kostaldean hego-haizea ahulagoa izango da eta eguerdi aldera brisa sar daiteke; arratsaldearen amaieran haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta indartu egingo da. Giro eguzkitsua gailenduko da; goizaldean Kantauri isurialdean behe-hodei batzuk agertuko dira, eta arratsalde-gau partean Ebro ibarrean bero-hodeiak.