DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Asteleheneko hodeiek aste eguzkitsu eta beroa ekarriko dute

Maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira asteazkenetik aurrera

Gaur zerua estaliko da euri apur bat utziz IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Fronte batek zeru grisa utziko du astelehen honetan, eta eurite batzuk utziko ditu gaur arratsaldean eta gauean, baina bihartik aurrera hobetzeko joera dago, ostarteak irekiko baitira eta udako aste bati bide emango baitiote eguzkiak eta beroak 30 gradutik gorako maximoekin.

Iragarritako eguraldia Durangaldean aste osorako

Astelehena, euri txikiak

Astelehenean hodeiek zerua estaliko dute. Goizaldean eta goizean goiz, hodei gutxi izango ditugu, baina goizean hodeiak ugarituz joango dira zerua estali arte. Arratsaldean eta gauean euri txikia egingo du oro har, eta bereziki ipar partean. Haizeak hegoaldetik joko du goiz erdira arte; orduan, mendebaldetik hasita ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira.

Martitzena, ostarteak

Asteartean eguraldiak hobera egingo du berriro. Goizean zerua lainotuta egongo da, batez ere ipar partean, eta Kantauri isurialdean euri apur bat egingo du han-hemenka goizaldean eta goizean goiz. Goizean ostarteak zabalduko dira, eta zerua hodei gutxirekin egongo da arratsaldean eta gauean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturan ez dugu gorabehera handirik sumatuko edo pittin bat igo daiteke.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top