DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Asteazkenean tenperaturak gora egingo du, eta uda giroa itzuliko da

Tenepratura maximoak 28-31 ºC ingurukoak izango dira

Udako giroa gaur Durangaldean IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteazkenean tenperaturak gora egingo du, eta uda giroa itzuliko da. Egunaren lehen partean hegoaldeko haizea ibiliko da eta epeltzeko joerari eutsiko dio, maximoak 28-31 ºC ingurukoak izango dira. Goizean zerua oskarbi egongo da, arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera eta iparraldera egingo du eta hodeiak ugarituz joango dira, batez ere Kantauri isurialdean; bertan, arratsalde-gau partean zerua lainotu samar geratuko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top