DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Asteazken ezegonkorra, zaparradak eta ekaitzak tarteka

Tenperaturak 22 gradu ingurukoak izango dira Durangaldean

Gaurko iragarritako eguraldia GRAFISMOA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteazkenean zaparradekin jarraituko dugu ipar partean eta 21-25 ºC arteko tenperatura maximoekin lurralde osoan. Hodeitza, oro har, saretuago ikusiko da, baina egunean zehar itsasotik hodeitzar ilunak sartuko dira eta zaparradak botako ditu Kantauri isurialdean; tarteka trumoi-ekaitzak jo dezake eta zenbait lekutan zaparrada handiak bota. Hegoaldean hodeiak urriagoak izango dira eta ostarte zabalak irekiko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du, intentsitate apur batekin, batez ere arratsaldetik aurrera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top