DOT Durangaldea

Asteartean hodeitza handituko da eta euria egingo du arratsaldetik aurrera

Hodeiak eta ipar-haizea direla eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira

Hodei gehiago gaurko Durangaldean IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteartean hodeitza handituko da, batez ere iparraldean. Eguna behe-hodei ugarirekin hasiko dugu ipar isurialdean eta hodeiek tantaren bat utz dezakete. Hegoaldean goizean giroa oraindik argia izango da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta euria eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere arratsalde amaieran eta gauean. Ipar-osagaiko haizea nagusituko da, Ebro ibarrean izan ezik, bertan hego-ekialdekoa ibiliko da ia egun osoan. Hodeiak eta ipar-haizea direla eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, bereziki barnealdean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top