Antzeko tenperatura maximoak, 22 gradu ingurukoak

EGURALDIA | Asteartean ez dugu aldaketa handirik izango, baina euri gutxiago egingo du. Ipar partean hodei ugarirekin eta noizbehinka prezipitazioekin jarraituko dugu. Arratsaldean hodeiak apur bat hautsi daitezke eta euririk gabeko tarteak luzatuko lirateke. Hegoaldean hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu, ia prezipitaziorik gabe. Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bolada gogorrekin, batez ere Ebroko bailaran. Antzeko tenperatura maximoak.