Aurreikusitako lanak Aitxuko Arandoño baserriaren adarrean, Goitondobekoa poligonoan eta Mallabarrena eta Elizoteko hirigunean egingo dira

MALLABIA | Udalak udalerriko hainbat puntuetan konponketa eta birrasfaltatze lanak egiteko lizitazio prozesua zabaldu du. Ekintza honen helburu nagusia da trafikoaren segurtasuna hobetzea eta egoera kaskarrean dauden bideetan ibilgailuen zirkulazio egokia bermatzea, trafikoa oztopatzearen ondorioz istripuen arriskua handia baita. Horregatik, eremu horietako esku hartzea lehenetsi da, zorua eta bertako bizilagunen eguneroko joan-etorriak hobetzeko.
Udalerriko hiru eremu garrantzitsuen asfaltatzea
Aurreikusitako lanak udalerriko hiru eremu zehatzetan gauzatuko dira; Aitxuko auzoan dagoen Arandoño baserrira doan sarbide adarretan, Goitondobeko industriagunean hainbat tarteetan eta udalerriko erdigunean, zehazki Mallabarrena eta Elizote auzoetan.
Esku-hartze horietara 69.514,50 euroko bideratuko ditu Udalak eta interesa duten enpresek uztailaren 23ra arte dute proposamenak aurkezteko epea.