DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñok zahartze aktiboari eta ongizateari buruz hausnartuko du

Hitzaldi-zikloan psikologian adituak diren profesionalak izango dira eta Txanporta Kultur Etxean eta Errota Kultur Etxean egingo da

Edurne Maguregui egitasmoaren kartelarekin.

ABADIÑO | Udalak, Gizarte Ongizate sailaren bitartez eta Psikologia Elkargoarekin elkarlanean, lau hitzaldi-ziklo antolatu du herritarrentzat, adinekoen ongizaterako informazioa eta tresnak eskaintzeko helburuarekin. “Gizarte Ongizate arlotik adinekoen zaintza eta bizi kalitatearekin dugun konpromisoa berresten dugu. Prestakuntza eta informazio guneak eskaini gura ditugu, zahartzearen erronkei tresna eta laguntza gehiagorekin aurre egiten laguntzeko”, aurretatu du Edurne Maguregui Gizarte Ongizateko zinegotziak.

Zentzu horretan, adinekoen zaintza eta bizi-kalitatea sustatzeko lanean ari da Udala. Informazioa eta prestakuntza funtsezkoak dira zahartzearen hainbat alderdiri aurre egiteko, eta, horregatik, funtsezko lau alor identifikatu dira, Udalak herritarrei laguntzeko eta babesteko.

Ziklo honek hainbat gai jorratuko ditu, hala nola, nahi gabeko bakardadea eta narriadura kognitiboa, zaintzaileen lana, sexualitatea helduaroan eta tratu txarren prebentzioa adineko pertsonetan. Psikologian adituak diren profesionalak izango dira eta Txanporta Kultur Etxean eta Errota Kultur Etxean egingo dira lau egunetan: otsailak 19, martxoak 20, apirilak 30 eta maiatzak 21.

Saioen egitaraua

Zer esan nahi du zaintzaile izateak?

Data: Otsailak 19

Lekua: Errota Kultur Etxea (Traña-Matiena)

Hizlaria: Alicia Miguez (Psikologoa, gizarte langilea eta gerontologian aditua)

Hitzaldi hau zaintza rolak betetzen dituztenei zuzenduta dago, horrek dakartzan zailtasun fisiko, psikologiko eta sozialei aurre egiteko tresnekin. Mendekotasuna duten pertsonen arretan maneiatzeko estrategiak eta elkarrekiko laguntzaren garrantzia landuko dira.

Nahi gabeko bakardadea eta narriadura kognitiboa saihestea

Data: Martxoak 20

Lekua: Txanporta Kultur Etxea (Zelaieta)

Hizlaria: Iban Onandia (Psikologo klinikoa eta neuropsikologoa)

Nahi gabeko bakardadearen eta narriadura kognitiboaren arteko erlazioa aztertuko da, hori prebenitzen eta ongizatea hobetzen lagunduko duten estimulazio mental eta sozialerako estrategiekin.

Sexualitatea 60 urtetik aurrera: tabuak hausten

Data: Apirilak 30

Lekua: Errota Kultur Etxea (Traña-Matiena)

Hizlaria: Lola González (Sexologian eta gerontologian espezializatutako psikologoa)

Hitzaldi honek helduaroko sexualitatea landuko du, mitoak desmuntatuz eta desioaren aniztasuna eta ongizate emozionala balioetsiko dituen hezkuntza sexualaren garrantziaz hausnartuz.

Tratu txarrak adineko pertsonetan: arazo sozial bat

Data: Maiatzak 21

Lekua: Txanporta Kultur Etxea (Zelaieta)

Hizlaria: Ainhoa Martínez (Gerontologia psikosozialean espezializatutako psikologoa eta gizarte zerbitzuetako zentroen zuzendaritza)

Adinekoei tratu txarrak emateko moduei buruz hitz egingo da, nola antzeman, arrisku faktoreak eta prebentzio eta jarduera estrategiak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top