“Faltan sumatzen ditugu 12 eta 18 urte bitarteko gazteak”, adierazi zuen Oier Olagorta, zinegotziak

ELORRIO | Elorrio-Atxondo Baso Biziak Elkarteak, Elorrioko Udalaren laguntza eta babesarekin, Zumelegi erreka garbitzeko ekintza antolatu zuen pasa den irailaren 27an.
Deialdira 29 pertsona batu ziren, aurreko aldietan baino gutxiago. Oier Olagorta Ingurumen zinegotziak adierazi du faltan sumatzen dituztela “12 eta 18 urte bitarteko gaztea”.
Zehazki, partaideen artean hamalau lagun adin nagusikoak izan ziren, eta 15 adin txikikoak. Generoari dagokionez, nagusietan zazpi emakumek eta zazpi gizonek hartu zuten parte, eta haurren artean, hamaika neskak eta lau mutilek.
Goiza “giro paregabean” igaro zutela gehitu du, eta, “urtero lez, plastikozko hondakinak” batu zituztela gehien.