DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zornotzako harrera-zentroaren ondoko eraikin batean sute txiki bat itzali dute

Foru Aldundiko iturriek DOTi jakinarazi diotenez, ez da inor zauritu, kalte materialak bakarrik

Ez da inor zauritu sutean
Ez da inor zauritu sutean

AMOREBIETA-ETXANO | Iurretako parkeko suhiltzaileak Eubako adingabeen zentrora (Amorebieta) bertaratu dira gaur arratsaldean, sute baten alerta jaso ondoren. Foru Aldundiko iturriek DOTi jakinarazi diotenez, sua txikia da, eta eraikin txiki batean piztu da, harrerako eraikin nagusitik bereizita. Sute horrek kalte materialak baino ez ditu eragin, ez baita zauriturik izan. Sutea dela eta, zentroa hustu behar izan dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top