DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zornotzak inkesta bat abiatu du jaien inguruan herritarren iritzia ezagutzeko

Zornotzarrek 2025eko jaietako jarduerei, zerbitzuei eta antolaketari buruzko iritzia eman ahal izango dute

Inkestak programako hainbat jarduera baloratzeko  aukera ematen du

AMOREBIETA-ETXANO | 2025eko Karmengo jaiak amaitu ondoren, Amorebieta-Etxanoko Udalak hitza eman nahi die beste behin herritarrei eta egun hauetan bizitakoari buruz duten iritzia jasotzeko inkesta ireki eta anonimo bat jarri du abian, hurrengo urteko jaien antolaketa hobetzen jarraitzeko asmoz.

Inkestak programako hainbat jarduera baloratzeko  aukera ematen du, hala nola kontzertuak, antzerkiak, txupinazoa, marmitako lehiaketa, danborradak edo su-artifizialak, baita jaietan eskainitako hainbat udal zerbitzu ere, esaterako komun publikoak, garbiketa, puntu morea, irisgarritasuna edo marmitako lehiaketarako mahai-banatzea. Halaber, jaiak modu orokorrean ere baloratu daitezte, baita datozen urteetarako iradokizun edota proposamenak egin ere.

Parte-hartze prozesu hori zabalik dago jada online inkesta bidez eta euskaraz edo gaztelaniaz bete ahal izango da, esteka honen bidez

Udalak jaietan parte hartu duten pertsona guztiei beren esperientzia partekatzeko deia egin du.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top