DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zornotzak aurrera egiten jarraitzen du San Migel kaleko hondoratzea konpontzeko

Une honetan egiturazko lanak zein lan teknikoak egiten ari dira; lan horiek ezinbestekoak dira ondoren gertatutakoari ahalik eta erantzun bizkorrena eman ahal izateko

Proiektua aurrera darrai hondoratzea konpontzeko

AMOREBIETA-ETXANO | Joan den martxotik, Amorebieta-Etxanoko Udalak atsedenik gabe jarraitzen du lanean San Migel kalean gertatutako hondoratzea konpontzeko. Gaur egun, egindako lana batez ere teknikoa eta egiturazkoa da eta ezinbestekoak dira ondoren konponketa lanak aurrera eraman ahal izateko. Lehenik eta behin, azterketa geotekniko sakona egin da kaltearen norainokoa ulertzeko eta bidearen egituraren egonkortasuna eta segurtasuna bermatuko duen irtenbide bat diseinatzeko.

Horri jarraiki, proiektuak San Migel kalearen azpitik pasatzen den San Martin errekaren pasabidearen konponketa jasotzen du. Horretarako, ura pasatzen den espazioa handituko da eta lanak erraztuko eta azkartuko dituen egitura aurrefabrikatu bat jarriko da. Aldaketa horrek, errekaren drainatzea hobetzeaz gain, etorkizuneko hondoratzeak ere saihestuko ditu, egitura zaharraren ordez erresistenteagoa eta iraunkorragoa den berria jarriko baita.

Hala, behin egitura lanak eta lan teknikoak amaituta, indusketak egingo dira aurrefabrikatutako egitura berria instalatzeko, urak behin-behinean desbideratzeko eta ukitutako espazioak betetzeko. Hori guztia modu koordinatuan egingo da, herritarrei ahali eta eragozpen txikienak eraginez, betiere errepidea berriro ere segurtasun- eta egonkortasun-berme handienekin erabili ahal izatea helburua izanik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, beraz, lanean jarraitzen du konponketa hori ahalik eta azkarren eta eraginkortasunik handienarekin egiteko, eta bizilagunei gogorarazi die segurtasun-seinaleak eta -perimetroa errespetatzen jarraitu behar dutela, edozein arrisku saihesteko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top