Atxondora goizeko 9:00etan hasiko dira eta azken bisita Durangon izango da

DURANGALDEA |Aurten ere Durangaldeko Gabonetako pertsonaiarik maitatuenetako bi, Olentzero eta Mari Domingi, eskualdeko udalerri guztiak bisitatzeko prestatzen ari dira.
Ordutegiak:
Atxondo: Olentzeroren koplak 09:00etan hasiko dira Axekon eta arratsaldean, 15:00etan, Arrazolara joango dira.
Berriz: 9: 30ean aterako dira Olakueta plazatik auzoetara, eta 17:30ean abiatuko dira udaletxetik Olakueta plazara.
Zaldibar: Egun horretako 12:00etan iritsiko dira Olazarrera, eta 12:30ak aldera ongietorri jaialdi txiki bat egingo da San Martin plazan. Haurrek bertan utzi ahal izango dituzte gutunak eta txupeteak.
Iurreta: Olentzerori ongietorria 12.00etan Aita San Miguel plazan herriko kaleetan zehar trikitilariekin batera.
Abadiño: 17:00etan kalejira hasten da Matienatik, Muntsaratzetik pasatuz eta Txanportan amaitzen da.
Amorebieta-Etxanon: 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingi Gudari, Nafarroa, Ibaizabal eta San Migel kaleetatik ibiliko dira, Zelaieta Zentroan amaitu arte.
Mallabia: Mallabitarrek herriko frontoian biltzeko aukera izango dute une gozoaz gozatzeko, 18:00etan Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileek, galtzagorriek, opariak banatuko baitituzte
Elorrio: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera 18:00etan izango da elizaren elizpean
Ermua: Olentzero eta Mari Domingi Txiki 11:00etan irtengo dira Orbe Kardinalaren plazatik.
Durango: 18:30etik aurrera. Ibilbidea: F.J. zumarraga – Ermodo- Zumalakarregi. Ezkurdiko kioskoa. Euria egiten badu, Landako Gunean


