DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartuko du Zornotzak, seinale berrien bidez

San Juan eta San Pedro kaleetako zebrabideetan argi-balizak eta seinale berriak jarriko dira

Udalak 26.680,50 euro bideratu ditu lan horietara

AMOREBIETA-ETXANO | Oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta gehien erabiltzen diren zebrabideetan ikusgarritasuna handitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko hainbat tokitan seinaleak hobetzeko lanak hasi ditu. Ekintza hau batez ere oinezkoen hiru pasagunei eragiten die: bat San Juan kalean eta bi San Pedro kalean.

Pasagune hauetan, kontrol adimenduneko teknologiaz hornitutako 10 argi-baliza instalatuko dira, baita seinale bertikal berriak ere, LED teknologia aurreratuko oinezkoen piktogramarekin argiztaturik. Une honetan hobekuntza horietan lanean dihardu Udalak eta zebrabideak ikusgarriago egiten lagunduko dute, bereziki ikuspen txikiko baldintzetan, hala nola, gauean edo euri egunetan.

Udalak 26.680,50 euro bideratu ditu lan horietara, bide-segurtasunaren eta oinezkoen babesaren aldeko konpromisoa indartuz, Amorebieta-Etxano herri seguruagoa eta irisgarriagoa izan dadin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top