DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

NAN eta pasaportea Amorebietan izapidetu ahal izango dira ekainean eta uztailean

Polizia Nazionalaren dokumentazio mugikorreko Bulegoa Udaltzaingoaren aurrean kokatuko da ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta 21ean

Aipatu hiru egun horietan eguneko 28 hitzordu eskainiko dira

 AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanok Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta pasaportearen izapideak erraztuko ditu uda honetan, Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoaren bidez. Zerbitzua, inolako joan-etorririk egin gabe, izapide horiek herritarrei hurbiltzeko pentsatuta dago eta oraingoz hiru data daude baieztatuta: ekainaren 30a, uztailaren 1a eta uztailaren 21a.

Aipatu bulegoa Udaltzaingoaren aurrean jarriko da, eta bertan zerbitzua bermatzeko behar diren baliabide teknikoak egokituko dira. Arreta ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da, eta hitzordu berriak onartzeko azken ordua 12:30 izango da.

Zerbitzu horrek honako izapide hauek egiteko aukera emango du:

  • NANa egitea edo berritzea
  • Pasaportea egitea edo berritzea
  • NANaren ziurtagiri elektronikoa aktibatzea

Aipatu hiru egun horietan eguneko 28 hitzordu eskainiko dira, eta horiek aurrez aurre eskatu beharko dira HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) edo 946 300 002 telefonora deituta. Ez da onartuko WhatsApp bidezko eskaerarik, ezta ofizialak ez diren beste kanal batzuetakorik ere. Hala ere, ziurtagiri elektronikoa aktibatzeko ez da aurretiko hitzordurik behar, eta izapide horretan soilik jardungo duen agente bat izango da bertan.

Prezioei dagokienez, NAN bakoitzaren kostua 12 eurokoa izango da, eta pasaportearena 30 eurokoa, egun berean eskudirutan ordaindu beharrekoa. Ziurtagiri digitala eguneratzea doakoa da. Familia ugariko titulua duten pertsonek ez dute ordaindu beharko dagokion dokumentazioa aurkeztean.

Beharrezko dokumentazioa

Izapideak egiteko, ohiko dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori aldatu egiten da izapidearen arabera (berritu ala lehen aldiz egin). Kasu guztietan (lapurreta edo galeran ez ezik) ezinbestekoa da argazki bat eramatea, eta adingabeak badira, guraso batez lagunduta joatea. Edonola ere, kasu bakoitzean eman beharreko dokumentazioaren informazioa eskuragarri dago hemen.

Zerbitzu honek aldizkako izaera du eta data zehatzak udalaren kanal ofizialen bidez iragartzen jarraituko da

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top