Era berean, San Antonio auzoko haurentzako jolas gunean segurtasuna hobetu da

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak auzoen hobetzean egindako apustua jarraitzen du. Berriki, Legarrebi auzoan jolas gune berri bat sortu da, horrez gain, bankuak eta auzotarentzako atseden guneak ere jarri dira, zornotzar guztien gozamenerako. Gune berri honek auzoan gozamena eta elkarbizitza sustatzeko gune egokia eskaintzea du helburu.
Era berean, auzotarrek egindako eskaera baten ondorioz, San Antonio auzoko jolas gunean hesia jarri da, txikienen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko asmoz.
Bi ekintza hauek udalaren konpromisoa berresten dute, espazio publikoak hobetzeko eta auzotarren beharrak asetzeko.



