DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Karmengo jaiei begira, jai giro segurua eta errespetuzkoa bermatzeko

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak modu koordinatuan arituko dira, txanda guztietan presentzia indartuz

Gaur hasten dira Karmengo jaiak Zornotzan

AMOREBIETA-ETXANO | Hasi da Karmengo jaietarako atzerako kontaketa. Uztailaren 15ean hasiko dira, ohiko txupinazoarekin eta pregoiarekin. Jaietako egitaraua itxita dagoela, Amorebieta-Etxanoko Udalak segurtasun-plan espezifiko bat diseinatu du egun hauetarako, guztiek giro seguru eta inklusiboan gozatu ahal izan dezaten.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak modu koordinatuan lan egingo dute, txanda guztietan presentzia indartuz. Kaleetan patruila bateratuak egongo dira, prebentzio-helburu argi batekin: lapurretak saihestea, alkoholaren eta drogen gehiegizko kontsumoaren ondoriozko jokabideak kontrolatzea, eta bereziki, eraso eta abusu sexistak prebenitzea.

Udaltzaingoaren buruak eta Durangoko Ertzain-etxeko Komisarioak dei egin diete herritarrei eta jaietan Amorebieta-Etxanora bertaratzen diren guztiei “errespetutik” goza dezaten, bai ospatzen ari diren gainerako pertsonekiko bai atseden hartu nahi duten bizilagunekiko. Era berean, edonork laguntza behar izanez gero edo edozein delitu-ekintza ikusiz gero, une oro eskuragarri egongo diren patruiletara joateko zalantzarik izan ez dezaten adierazi dute.

Udalak gogorarazi du jaietako segurtasuna guztion ardura dela, eta herritarren inplikazioa eta lankidetza eskatzen du, Karmengo Jai hauek ospakizun parte-hartzaile, errespetuzko eta seguruaren eredu izan daitezen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top