Herriko hainbat puntutan joko dute arratsaldeko lehen ordutik doako sarrerarekin, lekua bete arte.
AMOREBIETA-ETXANO | Larunbat honetan iritsiko da Zornotza Musikagaz Fest musika jaialdiaren hirugarren edizioa. Zornotzako Udalak Gerediaga Elkartearekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Musika Bulegoarekin eta Zornotzako Gazteekin elkarlanean bultzatutako ekimena, artea euskaraz adierazten duten musika-talentu berrientzako erakusleiho bihurtu dena, urtarrilaren 2an, larunbata, egingo dira kontzertuak, Amorebieta IV frontoian, Zelaieta kontzertu-aretoan eta herriko hainbat tabernatan. Sarrerak doan izango dira lekua bete arte.