Dirulaguntza urtebeteko epean eta hilean gehienez 250 eurokoa izan daiteke

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du. Helburua da Amorebieta Etxanon alokairuan bakarrik edo erkarbizitza unitatean bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteei etxebizitzaren alokairuko gastuak arintzen laguntzea.
Laguntzak alokairuaren %50a estaltzera heldu daiteke, gehiera ere urtebetez hileko 250 euroko laguntza eskainiz. Alokairuaren prezioa ezin da 650 eurotik gorakoa izan, eta ez dira kontuan hartuko garaje, komunitate edo administrazio gastuak. Era berean, etxebizitzak Amorebieta-Etxanon egon behar du eta bizigarritasun baimena eta, gehienez, bi pertsonarentzako logela bat izan beharko ditu.
Laguntza eskuratzeko, ezinbestekoa da elkarbizitza-unitateko pertsona bat gutxienez guztira 10 urtez Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea edo azken 2 urteetan jarraian erroldatuta egon behar da. Gainera, eskatzaileek ez dute etxebizitzarik jabetzan izan behar. Bizikidetza-unitate osoaren urteko diru-sarrera gordinak ezin izango dira 28.000 eurotik gorakoak izan, eta ezin izango dute laguntza jaso Bizigune edo Gaztelagun bezalako beste programa batzuen onuradun badira.
Eskaera epea
Eskabideak egiteko epea jada zabalik dago, urriaren 31ra arte eta interesdunek Herritarren Arreta Zerbitzuan edota Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dute eskaera.
Informazio gehigarria edota aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko xehetasunak udal webgunean kontsulta daitezke.