DOT Durangaldea

Fernando de Vicente durangarrak Errebonbillo lehiaketa irabazi du “Argiñeta” lanarekin

Aurtengo edizioan 28 margolari aritu ziren Elorrioko kale eta inguruetan

Fernado de Vicente lanak irabazi du

ELORRIO | ​​​ Urriaren 25ean ospatu zen Errebonbillo aire libreko pintura lehiaketaren 35. edizioa, Iturrizoro elkartearen antolaketapean eta Elorrioko Udalaren laguntzarekin. Aurtengo edizioan 28 margolari aritu ziren Elorrioko kale eta inguruetan, Bizkaiatik, Gipuzkoatik, Nafarroatik, Gasteiztik eta Madrildik etorritako artistekin. Epaimahaiaren eta parte-hartzaileen hitzetan, aurten aurkeztutako lanen maila oso altua izan zen.

Lehiaketako lehen saria Fernando de Vicentek (Durango) jaso zuen, “Argiñeta” izeneko koadroarekin, bigarren saria Ricardo Azkargirtari eman zitzaion, “Con la iglesia nos hemos topau” lanagatik, eta hirugarren saria José Miguel Arranzi (Astrabudua) dagokio, “Bi-Kale eta Erreka” izeneko margolanagatik. Bestalde, herriko sari berezia Juan Mari Lersundik jaso zuen, Elorrioko margolari gisa egindako lanagatik.

Epaimahaia Itxaso Basauri, Andrea Jiménez, Juanjo Altuna eta Jose Etxebarria artistek osatu zuten, eta denek nabarmendu zuten parte-hartzaileen teknika eta sormen maila bikaina izan dela.“Urtez urte lehiaketa sendotzen doa, eta Elorrio erreferente bihurtu da aire libreko pintura zaleentzat”, adierazi dute antolatzaileek.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak azaroaren 14ra arte daude ikusgai Iturri Kultur Etxeko erakusketa-aretoan, goizeko 9:30etik 20:00etara.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top