DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Etxez etxeko laguntza-kontratua ere berritu du Zornotzako Udalak

Ordu-eskari handienera egokituko da kontratu berria eta 760.000 eurotatik  1.041.794 eurora iritsiko da 2028an

Ordu-eskari handienera egokituko da eta 760.000 eurotatik  1.041.794 eurora iritsiko da 2028an

AMOREBIETA-ETXANO | Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kontratu berria onartu du zornotzako udalbatzak aste honetan, eta horrek zerbitzuari esleitutako ordu-kopurua handitzea ahalbidetuko du, egungo 20.200 ordutik 27.500 ordutara heldu arte 2028an. Aldaketa horrek zerbitzu horren eskaera gero eta handiagoari erantzuten dio, erabiltzaileek beharrezko eta kalitatezko arreta jasotzen jarraituko dutela bermatuz.

Zerbitzuaren aurrekontua ere nabarmen igoko da, ordu-eskari handienera egokitzeko. Hala, 760.000 eurotatik  1.041.794 eurora iritsiko da 2028an, igoera progresiboarekin. Horrek Udalak kalitatezko zerbitzu jasangarri batekin duen konpromisoa berresten du.

 

Hobekuntzak

Era berean, udalbatzak zerbitzu horri buruzko kontratazio-espediente berria ere onartu du, ezaugarri berriak eta zerbitzuaren hobekuntzak barne hartzen dituena. Horien artean, egoerak hala eskatzen duen kasuetan zerbitzua bi langilerekin eskaintzeko aukera jaso da, eta horrek arreta pertsonalizatuagoa eta erabiltzaileen beharretara egokitua ematea ahalbidetuko du. Egun berezietako estaldura ere jaso da, zerbitzua egun garrantzitsuetan ere eskuragarri egotea bermatuz eta beharrezkoa bada, orduetan doikuntzak egiteko aukera emanez.

Aldaketa horiekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak bere gizarte-zerbitzuen sarearen barruan Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak lehentasuna izaten jarraituko duela bermatzen du, udalerriko adinekoen zein mendekotasun edota kalteberatasun egoeran dauden pertsonen errealitate eta behar berrietara egokituz.

Gainera, Amorebieta-Etxanoko Udalak bilerak egin ditu sindikatuekin eta zerbitzuko langileen kezkak entzun ditu. Horri esker, kontratua arretaren kalitatea bermatzen jarraitzeko egokitu ahal izan da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top