Ermuko merkatariak Aukeren Azokan murgildu dira bihar arte

Herriko 15 saltokik produktu merketuak eskainiko dituzte merkatu plaza zaharrean, goizeko eta arratsaldeko ordutegian

Aukeren Azoka hilaren 17tik 19ra ospatuko da.

ERMUA | Herriko merkatariek neguko denboraldiko Aukeren Azokari hasiera eman zioten atzo. Aurten hamabost denda merkatu plaza zaharrean egongo dira merketutako produktuak eskaintzen. Azoka bihar arte mantenduko da, goizean 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 20etara bitartean.

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) antolatu du azoka, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntza izan du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top