DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ermua Antzokiko ikuskizunak biltzen dituen argazki erakusketa Lobianon

Óscar Blancoren irudiak otsailaren 18ra arte egongo dira ikusgai

Ermua Antzokia 2024 Erakusketa otsailaren 16ra arte Lobianon

ERMUA | Óscar Blanco argazkilari ermuarrak Ermua Antzokian 2024an zehar izan diren ikuskizunen irudi sortarekin erakusketa berria aurkeztu du. Sarrera doakoa da eta erakusketa otsailaren 18ra arte ikusgai egongo da Lobiano Kultur Guneko erakusketa areatoan.

Guztira 25 argazkik osatzen dute “Ermua Antzokia 2024” izeneko erakusketa, eta bertan iaz Ermutik eta Antzokitik pasa ziren arte eszenikoetako talde, abeslari eta aktoreen irudiak ikusgai daude. Zehazki, emanaldietan zehar hartutako 25 argazki dira, zuzenean eta ikuskizun bakoitzaren argiztapenarekin, baldintza horiek eransten duten balioarekin.

Lobianoko erakusketa aretoan zintzilik dauden argazkiak kronologiaren arabera ordenatuta: Goazen 10.0; Mierda de ciudad; El Kanka; Kortxoaren dilema; El sonido oculto; Chica sobresalto; Marlena, Nevenka; Ez gara jaitsiko (Pirritx, Porrotx eta Marimotots); Bengo; Mr. Kilombo; Andrés Suárez; Se alquila, Andoni Ferreño eta Agustín Bravorekin; Idoia; El Brujoren El lazarillo de Tormes edo El niño de Elche. Irudi bakoitza antzezlanaren izenburuarekin edo artista/taldearen izenarekin identifikatuta dago, baita emanaldiaren datarekin ere.

Erakusketa otsailaren 18ra arte bisitatu daiteke lanegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top