DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ermua Antzokiak martxoko zine programazioa aurkeztu du

‘Memorias de un caracol’, ‘A diferente man’, ‘Bridget Jones: Local por él’ eta ‘Basatiak’ proiektatuko ditu

Ermua Antzokia.

ERMUA | Ermua Antzokiak otsaileko zine programazioari amaiera emango dio ostegun honetan, osteguneko zineklubaren emanaldiarekin. Arratsalde horretan ‘Memorias de un caracol’ filma proiektatuko du jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Adam Elliotek zuzendutako ekoizpen australiarra da, 2024koa. Helduentzako animazio bat da, drama bat irudikatzen duena. 94 minutu irauten du eta Oscar sarietarako izendatuta dago. Sitgeseko jaialdian animaziozko film onenaren saria jaso zuen. Trama Australian kokatzen da, 70eko hamarkadan. Grace Pudel neska bakarti eta moldakaitz bat da, barraskiloen irudi apaingarrien bilduma egin nahi duena eta eleberri erromantikoekiko maitasun sakona duena. Bere aitaren heriotzak, neskato bat besterik ez denean, anaia biki Gilbertengandik aldentzera darama. Ostegun honetan, 20:30ean.

Zine komertzialaren atalean, martxoaren 1eko, larunbatean, eta 3ko, astelehenean, 19:30ean eta 20:30ean, hurrenez hurren, ‘A different man’ filma emango da. Aaron Schimbergek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra; komedia beltzaren ukituak dituen thriller bat da. Edward New Yorkeko aktorearen istorioa kontatzen du. Bere itxura errotik eraldatzeko ebakuntza erradikala egin behar diote. Ondorioz, gauza asko aldatzen dira bere bizitzan eta, hala ere, denak berdin jarraitzen du asaldatuta. Berlingo Zilarrezko Hartza eta interpreterik onenaren Urrezko Globoa.

Asteko bigarren proposamen komertziala aurten bertan estreinatutako ‘Briget Jones: loca por él’ ekoizpen britainiarra da. Aurreko eta serieko filmen jarraipen bat da; amatasuna jorratzen duen komedia erromantiko bat. Bridget bakarrik dago duela lau urte alargundu ondoren. Billyren ama da, bederatzi urtekoa, eta Mabelena, lau urtekoa, eta linbo emozional moduko batean aurkitzen da haurrak zaintzen dituen bitartean, bere lagun onenaren eta bere maitale izandako Danielen laguntzarekin. Renée Zellweger, Hugh Grant eta Colin Firthekin. Martxoaren 1ean (larunbata) 22:00etan eta 2an (igandea) 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igande arratsaldeko 17:00etan gazteenentzako saioan, ‘Basatiak’ Suitzan ekoiztutako marrazki bizidun zinta euskaraz ikusteko aukera izango dugu. Claude Barrasek zuzendutako lana da, 87 minutuko iraupena duena. Borneon, oihan tropikal handiaren mugan, aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan aurkitutako haurtxo orangutan bat dago Keria. Selao lehengusu eta orangutan haurtxoarekin batera, Keria basoaren suntsipenaren aurka borrokatuko da, bere jatorriarekin konektatzeko aukera emango dion abentura. Europako Zinemaren sarietan 2 izendapen jaso ditu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top