DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

‘Ereindako haziak fruitua ematen’

DURANGO | Durangoko jaiak ate joka ditugu eta lehen aldiz jaietan indarkeria matxista prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko protokolo bat izango dugu. Benetan pozik gaude denon artean egindako lanarekin.

Aurreko legealdian EH Bilduk mugimendu feministarekin batera egindako lanaren eta hartutako konpromisoaren ondorioz, Durangok Indarkeria Matxistaren Unitatean espezializatutako Teknikari bat du gaur egun.

EH Bildutik pozten gaitu guk bultzatu genuen proiektu bat, Indarkeria Matxistaren Unitatea, martxan jarraitzen duela ikusteak. Azpimarratu nahi dugu, Indarkeria Unitatearen Teknikariari esker, posible izan dela Durangoko Jaietan Indarkeria Matxista prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko protokolo bat garatzea, non talde politiko ezberdinek ez ezik, mugimendu feministak eta elkarteek ere parte hartu duten.

Jarduteko protokoloa egiteak argi erakusten du Teknikariaren figura hau beharrezkoa izateaz gain, funtsezko tresna dela gure udalerrian indarkeria matxista prebenitzeko eta haren aurka jarduteko. EH Bildutik irmoki uste dugu indarkeria matxistari aurre egitea lehentasun instituzionala izan behar duela, eta horretan aditua den profesional bat izatea ezinbesteko urratsa da bide horretan. Guk hori horrela izan dadin lanean jarraituko dugu

Gure formaziotik, bereziki eskertu eta zoriondu nahi ditugu Indarkeria Matxistaren Teknikariak eta mugimendu feministak egiten duten  guztia, haien konpromisoa eta lana funtsezkoak baitira gure udalerrian indarkeria matxistaren aurkako prebentzioan, detekzioan eta jardunean aurrera egiteko.

Jaiak aske gozatu!

Ez dugu inolako eraso matxistarik onartuko!

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top