DOT Durangaldea

Elorrioko udaletxeko teilatua konpontzeko lanak laster hasiko dira

Proiektu honen xedea da Udaletxeko teilatua berritu eta isolatzea

Lanak maiatzaren 19an hasiko dira

ELORRIO | Obrak maiatzaren 19ko astean hasiko dira, eta eguraldia lagun, ekaina amaieran bukatzea dago aurreikusita. Obrak bi aste barru hasiko diren arren, datorren astean aurreikusten da aldamioak muntatzen hastea fatxada nagusian eta frontoiaren aldamenean. 

Isolamendua eta kanaleta berriak jarri, ganbela kendu eta teilaberritze-lanak egitean datza obrak. Modu honetan, gaur egun dauden itoginak konpontzea ere lortuko da. 

Esku-hartze osoaren kostua 67.631,26 eurokoa da, BEZa barne. Aldundiak, klima aldaketa eta energia-trantsizioaren baitan, %70eko diru-laguntza jarri du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top