DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Egitarau zabala Boroa eta Saratsuko San Pedro jaiak ospatzeko Zornotzan

Boroako jaiak gaurtik uztailaren 6ra ospatuko dira, briska txapelketa, erromeria eta lehiaketak bezalako jarduera ugarirekin

Iaz baino 20 talde gehiago egongo dira
Programazioa gaur hasiko da

AMOREBIETA-ETXANO | Gaur, ekainak 27, ostirala, San Pedro jaiak hasiko dira Boroa auzoan, publiko guztientzat pentsatutako egitarau zabala eskainiz, non musikaz, kirolaz, tradizioez eta elkarbizitzaz betetako egun batzuez gozatzeko aukera izango duten. Jaiak 19:00etan hasiko dira, txupinazoa jaurtiz eta Triki-Piu-Pand-en animazioarekin. 20:00etan, hirugiharra eta sardina dastaketa egingo dira, eta 22:00etatik aurrera, DJ Zirkinen musikak erritmoa jarriko dio gauari.

Larunbatean, ekainaren 28an, jarduera desberdinak antolatuko dira, adin guztiei zuzenduta: 12:30ean txikienentzako jolasak, 14:00etan Sukalki Txapelketa, 17:30ean, Briska Txapelketaeta 19:30ean, aldiz, Tute Txapelketa. 21:00etan, Merhezi Erromeriak emanaldia eskainiko du, eta 23:00etan, DJ Zirkinek bere musikarekin itxiko du eguna.

Igandean, ekainak 29, San Pedro Eguna ospatuko da, eta Paula Aurrekoetxea eta Antonio Apraizen omenezko mezarekin hasiko da 12:00etan. Mezaren ostean, txistulariak kalez kale ibiliko dira, eta 13:15ean, Soinutxikierkinaz gozatzeko aukera izango da Triki-Kantu-Dantzan taldearekin. Arratsaldeak Briska Txapelketarekin jarraituko du 17:30ean.

Astelehenean, ekainaren 30ean, San Pedrotxu egunean, ekitaldiak 12:00etan hasiko dira meza batekin, ondoren txistularien emanaldia eta Andramari ikastolako gurasoen korua egongo dira. Ondoren, 13:00etan, Igel Txapelketa egingo da, eta eguneko jarduerak auzoko herritarren bazkari herrikoiarekin amaituko da.

Uztailaren 4an, ostirala, 20:00etan tortila lehiaketarekin hasiko da egitaraua. 21:00etan, haurren bolo-lehiaketa izango da, eta ondoren, 22:00etan, helduen txanda etorriko da. Egunari amaiera emateko 23:00etan, Erromeria Joxe Angel Elizalderen emanaldia izango da ikusgai.

Uztailaren 5ean, larunbata, jarduerak 9:00etan hasiko dira, ehiza txakurren erakustaldi batekin. 12:00etan, haurren jolasen txanda izango da, eta ondoren, 14:00etan, paella lehiaketa egingo da. Arratsaldean, 16:00etan, mus lehiaketa izango da, eta 22:00etan, Idi Probak egongo dira. Gaua gauerdian amaituko da Kitturen emanaldi animatuarekin.

Uztailaren 6an, igandea, egitaraua Triki Karro Poteoarekin hasiko da 10:00etan, ondoren bazkaria 14:30ean ospatuko da, eta 19:00etan zozketak emango dio amaiera aurtengo festei.

Saratsuko jaiak

Era berean, Saratsu auzoan ere San Pedroak ospatzen dira, eta ekainak 29 an 12:00etan meza eta txistulariak izango dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei ekitaldi hauetan aktiboki parte hartzeko gonbita luzatzen die, Boroa eta Saratu auzoetako San Pedro jaiak ospatzeko eta bizikidetzaz, kirolaz eta tokiko kulturaz gozatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top