Kontzertua aurrerago egingo da, laster iragarriko den data berri batean

DURANGO| Broken Salad taldea ostiral honetan, abenduaren 26an, Plateruenan, Gabonetako programazioaren barruan, eskaintzekoa zen kontzertua bertan behera geratu da taldekideetako bat gaixorik dagoelako.
Antolatzaileek jakinarazi dute kontzertua aurrerago egingo dela, laster iragarriko den data berri batean.
Durangoko Udalak barkamena eskatu du bertan behera uzteak sor ditzakeen eragozpenengatik, eta eskerrak eman dizkie ekitaldira joateko asmoa zuten pertsona guztiei.


