DOT Durangaldea

Cira Crespo izan da aurtengo Santiago Onaindia Bekaren irabazlea

Euskal emakumeen esnatze literarioaren sustraiak ikertuko ditu 1899 eta 1922 artean

Santiago Onaindia Bekak euskarazko sorkuntza intelektuala bultzatu nahi du
Santiago Onaindia Bekak euskarazko sorkuntza intelektuala bultzatu nahi du

AMOREBIETA -ETXANO| Cira Crespo historialari eta kazetaria izan da aurtengo da Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren irabazlea. Hamar urte baino gehiago daramatza Euskal Herrian bizitzen, eta ibilbide luzea egin du euskal historia ikuspegi feministatik zabaltzen. Bere proiektua, Euskal emakumeen pizkunde literarioaren sustraiak (1899-1922) izenekoa. Irakurketa dekolonial bat liburuak Emakume Abertzale Batza sortu aurreko garaian Muierek euskaraz idatzitako lehen literatur testuak berreskuratu eta aztertzea du helburu.

Proposamena hipotesi argi batetik abiatzen da: 1936. urtea baino lehenagoko emakumezko literatura-belaunaldia, historiografiak eta kritikak baztertua. Crespok irakurketa dekoloniala proposatzen du testu horiek berrinterpretatzeko, haien balio politikoa, literarioa eta kulturala kontuan hartuta, bazterketa bikoitzeko testuinguru batean: generoaren eta hizkuntzaren arabera. Juliana Agirrezabala, Karmele Errazti edo «Lili artean» bezalako izen ezezagunen azterketa egingo da, eta bereziki XX. mendearen lehen hereneko euskarazko prentsan zentratuko da.

Bestalde, euskarazko sorkuntza intelektuala bultzatu eta euskal literaturaren gaineko begirada berriak sustatzeko helburua duen programaren iazko lanaren azken argitalpena ere aurkeztu da, Alexander Gurrutxaga Muxikak eta Lorea Jainaga Albizuk garatutakoa. Lourdes Iriondo, Bide-urratzaile du izenburua bi urtez egindako ikerketak, eta Lourdes Iriondoren figura kritikoki goraipatzen du, ez bakarrik euskal musika modernoaren aitzindari gisa, baita frankismoaren urte gogorrenetan euskarazko haur literaturaren sortzaile izan zen lehenetarikoa ere.

Ikerketak bere ekarpen musikal zein literarioari heltzen dio, Iriondok material argitaragabeak berreskuratzen aitzindari gisa duen papera nabarmenduz, eta feministen eta berdintasunaren gakoetatik irakurketa bat egiten du, bere ondarea gure historia kulturalaren funtsezko zati gisa aldarrikatuz.

Ekimen horien bidez, Amorebieta-Etxanoko Udalak euskarazko ikerketa eta euskal literaturan funtsezkoak izan diren pertsonen aintzatespena sustatzen jarraitzen du, kultura kritiko, sortzaile eta konprometituaren aldeko apustua indartuz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top