Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, baina berriro ireki dute, eta auto-ilara luzeak sortu dira oraindik

AMOREBIETA-ETXANO | AMOREBIETA-ETXANO | Gaur goizeko hamaikak aldera, AP-8an, 97. kilometroan, Gernikarako irteeran, Bilborako noranzkoan, izandako istripu baten ondorioz, autobidea itxi behar izan dute. Guztira bost pertsona zauritu dira eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, bi ibilgailuk talka egin ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Horietako bat helikopteroz eraman behar izan dute. Hainbat suhiltzaile eta osasun-zerbitzu ere bertaratu dira.
Une honetan, bidea berriro ireki bada ere, auto-ilara luzeak sortzen ari dira, bi kilometro ingurukoak, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Bestalde, gaur goizean, suhiltzaileak Mugarra mendian orientazioa galduta zeuden hainbat pertsona erreskatatzera joan dira.
Petición de ayuda a personas desorientadas, monte #Mugarra #Bomberos en camino
Mugarra mendian bidean galdu duten mendizalei laguntzeko #Suhiltzaileak bidean#Rescate #Erreskatea@112_SOSDeiak— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) February 16, 2025