DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Bizkaiko Batzar Nagusiei buruzko erakusketa Amorebieta-Etxanon

Domekan, bagilaren 8an, Oiz mendian Deiadar Mendien Eguna ospatuko da

Erakusketa zabalik egongo da ekainean

AMOREBIETA-ETXANO | “Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutuz” erakusketea ostiral honetan inaugurau da Amorebieta-Etxanoko Haizeen Arrosaren plazan (Sabino Arana, 1). Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria, Ainhoa Salterain Gandarias Amorebieta-Etxanoko Alkatea eta Foru parlamentuko Mahaiko eta udalbatzako kideak egon dira ekitaldian, udalerriko bizilagunez gain.

Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa ibiltariak Bizkaian zeharreko beste bidaia bati ekin eutsan apirilean, XIV. gizalditik lurraldearen gorabehera nagusien protagonista eta lekuko izan dan eta Europako lehenengo sistema parlamentarioetakoa dala uste dan erakundearen garrantzi historiko, politiko, sozial eta kulturalari balioa emoteko asmoz. Bagilean Amorebieta-Etxanon egon eta gero, erakusketak hirugarren edizino honetan Bizkaian zehar egingo dauen ibilbidea Ondarroan amaituko da, garagarril osoan zehar bertan egongo dan erakusketeagaz. Holan emongo jako bukaerea aurreko edizino bietan Bilbon, Barakaldon, Getxon, Portugaleten, Durangon edo Galdakaon, besteak beste, egon dan ekimenari.

“Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutuz”, formatu handiko 9 panel dituen 3 erakusketa-euskarri handik osatzen dabe. Panel horreetan erakunde parlamentario lez dauen eskumen-egitura zabala azaltzen da, eta baita bere egoitzetan dagoan kultur ondare aberatsa be. Erakusketan ibilbide xumea eskaintzen da Batzar Nagusietako lau egoitzen, danak martxan (Bilbo, Gernika, Abellaneda eta Gerediaga) eukian zehar, Gernikako Batzarretxean zehaztasun handiagoagaz geldituz, Gernikako Arbolaren, demokraziaren, askatasunaren eta bakearen euskal sinboloaren, babeslekua dalako. Erakusketak, halaber, erakundeak gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren alde, eta Deiadar Mendien Eguna lako kondairazko errotzea dauen herri tradizinoa berreskuratzearen alde egiten dauen lana ezagutarazoten dau. Erakusketearen helburua emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde erakundeak egiten dauen lana ezagutarazotea eta, datorren domekan, bagilaren 8an, Oiz mendian XX. edizinoa ospatuko dauen Deiadar Mendien Eguna lako tradizino herrikoia berreskuratzea be bada.

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top