Lehen edukiontziak jada Zelaietan eta Andra Mari kalean jarri dira, eta laster iritsiko dira ikastetxeetara eta jende ugari biltzen den beste guneetara

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko duen konpromisoa berretsi du, udalerriko hainbat tokitan birziklatzeko edukiontzi berriak jarriz. Ekimen honen bidez, herritarrei hondakinak jatorrian bereizteko aukera erraztu nahi zaie, birziklapena sustatuz eta udalerriko birziklatze-tasa handituz.
Lehenengo edukiontziak Zelaietako haurrentzako jolasgunean eta Andra Mari kalean jarri dira, eta hurrengo egunetan ikastetxeetan eta jende asko ibiltzen edo egoten den beste gune batzuetan jarriko dira. Helburua da Amorebieta-Etxanon bizi diren edo bisitatzen duten guztiek ingurunea zaintzeko baliabide erraz eta erabilgarriak izatea da.
Jarritako edukiontzietan lau hondakin mota bereiz daitezke: organikoa, papera-kartoia, ontzi arinak eta errefusa. Bakoitza kolore ezberdineko estalkiekin identifikatuta dago, erabilera erraztuz eta eguneroko ohitura jasangarriak bultzatuz.
Ekimen hau udalerriko ikastetxeek Agenda Eskolarra 2030 programaren bidez proposatu eta bultzatu dute, hezkuntza komunitatearen konpromiso aktiboa erakutsiz ingurumenarekiko eta etorkizun jasangarri baten alde.