Sua Gudari kaleko etxe bateko sukaldean piztu da

AMOREBIETA-ETXANO | Bi pertsona artatu behar izan dituzte ostegun goizean, Zornotzako udalerriko Gudari kaleko etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz. Suhiltzaileek 13:15ak aldera jaso dute alerta eta Iurretako parkeko zenbait dotazio joan dira. Arratsaldeko ordu biak aldera itzalita geratu da sua, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.