DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Berrizko lorategi botanikoan motozerrarekin tailla-erakustaldia egingo da

Maiatzaren 17an eta 18an Abel de Vicente eta Guadalupe Arévalo artistek bi zuhaitz lehorren enborretatik abiatuta eskulturak egingo dituzte

Erakusketa asteburu honetan izango da

BERRIZ | Asteburu honetan, maiatzak 17 eta 18, Abel de Vicente eta Guadalupe Arévalo artistek tailla erakusketa berezia eskainiko dute Berrizjauregiko Lorategi Botaniko-Historikoan. Ekitaldiak udalerriko berdegune enblematiko horri balioa ematea du helburu, lorategiko bi zuhaitz lehorren enborrak berrerabiliz, paisaiaren parte izaten jarraituko duten eskultura bihurtzeko.

Ekimen honen bidez, lorategiko ingurune naturalaren parte izan diren zuhaitzak aprobetxatu eta bigarren bizitza bat eskaini nahi zaie, espazio historiko hau edertzen eta aberasten duten artelanak bihurtuz.

Horretaz gain, maiatzaren 17an, larunbata, 12:00etatik 13:00etara tailer bat egingo da. Bertan, bost urtetik gorako haurrek, euren familiekin batera, euskal artera hurbiltzeko aukera izango dute, Agustin Ibarrolak sortutako basoan inspiratutako pertsonaiak, animaliak edo forma geometrikoak margotuz.

Ekitaldiak arteaz, naturaz eta sormenaz ingurune paregabe batean gozatzeko aukera paregabea eskainiko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top