Lana testurik gabeko ikuskizun parte-hartzailea da
DURANGO | Atearen bestaldean testurik gabeko ikuskizun parte-hartzailea da, eta erresilientziaz kontrako egoerak gainditzeko gaitasun handia duten pertsonei buruz hitz egiten du. Ate bat irekitzea eta gurutzatzea edo ate bat irekitzea eta gonbidatzea pozezko eta itxaropenezko ekintza txikiak dira, eta, egiteko errazak diruditen arren, batzuetan ezinezkoak dira. Ikuskizun honek ateak ireki eta bestaldeaz gozatzera gonbidatzen gaitu. Iksugai izango da datorren zapatuan 18:00etan.